XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi autoak atera eta puska guztiak ipintzen ari dira.

Andres prest dago eta emakumeak astintzera joan da.

Apainketan ari dirala ikusi ditu eta esaten diote: - Ez duzute apaindu bearrik.

- Etzaituzte iñork ikusiko.

Bañan ala ere emakumeak ezin etxetik atera, retoque batzuk egin gabe.

Aurretik, Andres, bere pamilia eta Elena atera dira; atzetik, Martin, Kaxilda eta Josetxo gautxoekin.

Jorje dagoen puesto ori urruti xamar da, bañan autoan bereala iritxi dira.

Urbildu diranean, zakurrak zaunkaka asi dira.

Gizaseme bat atera da eta Martin arrituta geratu da.

Elkarri begiratu eta: - Vasquito! - Pacheco!.

Eta bata besteari besarkada aundi bat eman diote.

Danak ao zabalka geratu dira.

Iñork ezer ere ez daki.

Biak bai; elkarren berri ondo dakite.

Bañan naiz batek eta naiz besteak, elkar nun ezagutu zuten ez dute iñondik ere aitortuko.

Bata bestearekin ixilka itzegin nai luteke, iñork entzun gabe.

Bañan danak inguruan dira.

Andresek, Jorje puesteroa ea nun dagoen galdetu dio Pacheco`ri.

Onek, tropilla edo zaldien billa joana dala erantzuten dio; seguru aski laixter etorriko dala.

Bien bitartean, batzuk alde batera eta besteak bestera, danak banatu dira.

Martin eta Pacheco orain bakarrik daude, (...).